RobotikaIkusmena05Tknika Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea helburua duen Zentroa da, eta ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatuak dauzka; bertan  emango dute ikastaroa Jose Ignacio Gabilondo eta Garikoitz Garmendia Automatizazio eta Robotikako irakesleek.

“UR3 COBOT edo Elkarlanerako Robota. Komunikazioak” izenburua duen ikastaroa  datorren asteazkenean , ekainaren 21ean, goizeko 9etatik 13,30ra eta arratsaldeko 15:00tatik 17:00etara emango da, eta bi urtez Armeria  Eskola eta Tolosaldea ikastetxeek elkarrekin landutako “COBOT Elkarlanerako Robotak” Berrikuntza Proiektuaren transferentzia ekintza izango da.

Berrikuntza proiektu honetan garatutako ikasmaterialari esker Armeria, Tolosaldea eta beste lanbide heziketako ikastetxeek UR3 robota erabilpen sakonago eta zehatzagoarekin erabiltzeko aukera izango dute.

Ikastaroan landuko diren konpetentziak hauek izango dira :

  • UR3 Elkarlaneko Robotaren oinarrizko instrukzio eta instrukzio garatuak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
  • UR robotekin zein eremu-bus erabili eta horien aplikazio praktikoak ezagutzea.