2017-2018 kurtsoa badoa aurreratza, eta orain arteko “ondo egindako lana”ren emaitza batzuk ikusteko ordua dela iruditu zaigu.

Instalazio Elektriko eta Automatiko (IEA) zikloan, aldaketa sakon bat egin eta bigarren mailan ETHAZI metodologia berria inplantatu dute, metodologia honek ikasleentzako dituen onurak aprobetxatu nahirik. Beste alde batetik, ziklo honetan irteera desberdin batzuk izan dituzte, hala nola, ARMIA armagintza museora (eskolaren hazira), EIKA enpresara eta MUSIKORTA estudiora, bertan soinuaren nundik norakoak ikusteko asmotan.

Automatizazio eta Robotika Industrial (ARI) zikloan, aurten ere bigarren mailan ETHAZI metodologiarekin jarraitzen dute, ikasleak lan mundurako ahalik eta hobekien prestatzeko asmotan. Irteeren inguruan, EROSKIk Elorrion duen biltegi automatizatua bisitatu dute, MASER eta LIZARDI automatizazio enpresak bisitatu dituzte bertan egiten den lana ikusiz eta DANOBAT enpresan egiten den lana ere ikusteko aukera izan dute ikasleak.

Azkenik, gure eskolan bi hitzaldiz gozatzeko aukera izan dute ikasleek. Batetik GOIKOLUZ eta EATON multinazionalaren eskutik, beraien produktu berrienetaz informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera izan zuten ikasleek. Bigarren enpresa berriz, PNEUMAX izan da, neumatikari buruzko informazio zuzena eman dutenak.

Mila esker gurekin kolaboratu duten guztiei.

 

 

IMG-20171213-WA0004IMG-20171113-WA0004 IMG-20171113-WA0012IMG-20171113-WA0001 IMG_20180117_120826_HDR20171107_104126